XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta nola zigortuta geunden, hurrengo egunera arte ezin izango nuen pasatu, eta orduan hasi nintzen irakurtzen, eskutitz bat irakurriko banu bezala.
Aspertuta nengoen eta apurka apurka itzulpena egin nuen.
Gazteleratik itzuli nuen. Kasualitate hutsa.
Eta azkenean ezin izan nion atzekoari pasatu.
Adibidez,
Guk geneuzkan hiztegietan ez zen agertzen.
Baina azkenean aurkitu nuen:
Hiztegia erabiltzen ez duena Joseba da.
Baina besteok... Hizkera normala da Ho Chi Minh-ena.
Estiloa ere soila, erraza.
Zirkustantzia hori da, itzulpena gartzelan egin dela.
Pikabearena ez balitz gertatu, nik irakurri ere ez nukeen egingo.
Nik ez nekien liburu hori zegoenik ere.
Argitaratutako azala kubano batek egina da, Pablo Sastreren bitartez lortutakoa.
Liburua Josebak zuzendu zuen, jakina.
Bada beste bat, bilbotarra, horrek dibujo bat egin, baina kristolako dibujoak, berak asmatuak, eta gorde edo erre egiten ditu gero, denpora bat pasa ondoren.
Ez dio inori ematen. Erre egiten ditu.
Berak beretzat egiten dituela eta erretzeko gero.
Esaten zuen bere bizitza guztian behin eman zuela dibujo bat, eta ez dakit amari edo izan zen.
Kartzela batzutan ez dago problema handirik, beste batzutan bai.
Orain Herreran ez dago problemarik, hasieran bai.
Normalean errekadero baten bidez lortzen da materiala, etxetik ekarritakoak ez bait dituzte sartzen uzten. Erosita bai.
Batzuk abstraktoak besteak ez hainbeste.
Natura aldekoak asko, baserriak, landak... kaleak baino gehiago.
Kaleak batere ez.
Nola egingo ditugu bada kaleak, itota egoten gara han zeldetan eta! Dibujo guztiak zabalak dira.
Zuhaitzak, itsasoa.